MENDI IRTEERA: ZIARDAMENDI

MENDI IRTEERA: ZIARDAMENDI

Abenduaren 13an, Ikastola eta Herri Eskolako haurrekin mendi irteera izan genuen Ziardamendi mendira. Eguraldi bikaina genuela, 60 bat haur eta nagusik mendi buelta eder bat burutu genuen.

San Migeleko frontoi parean autoak utzi eta Bioin aldera abiatu ginen. Handik, lasai lasai, Ziardamendi tontorrera heldu ginen.

Beheranzkoan berriz ,guda zibileko aztarnak  ikusi genituen eta poliki poliki San Migelera itzulera burutu genuen.

Datorren meni irteera  Urtarrilak 31an izango da. Besaide.

Etiketak: