Skip to main content

Ingeleseko antzerkiak Herriko Antzokian

2023/04/28

Astean ikastolako ikasleentzat ingeleseko hiru saio izan ditugu Herriko Antzokian. Ingelesa lantzeko eta batzuek baita praktikatzeko ere aukeraz gozatzeaz gain, antzerkiaren liluraz gozatzeko aukera ere izan zuten txikienetik hasita ikastolako ikasle guztiek. Hauexek ikusi ahal izan zituzten hiru saioak:

HH5-etik LH1-2 mailetara " THE WILD WILD WEST" 

LH3-mailatik LH6.mailara "THE SWORD IN THE STONE"

DBH1.mailatik DBH 4.mailara "HOTEL CANTERVILLE"

ingeleseko antzerkia LHn
antzerkia_3
anzerkia_5
antzerkia_6

Azken albisteak

2024-04-23
Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu apirilak 28rako: Erlora izango da.
2024-04-14
Lagunarte giro ederrean ospatu dugu igande goizean XXIX. J. Gurrutxaga Kros edizioa. Eguzkia eta giro ederra lagun, ikasle, irakasle eta guraso pila bat animatu dira Elgoibarko kaleetan zehar zangoei eragiten. Eskerrik asko korrikan bezala egun guztiko antolaketa aurrera atera zedin bertan izan zareten guztiei. Zorionak!
2024-04-12
Elgoibar Ikastolako lehendakari izandako Juan Jose Araolaza Lahidalga hil da 81 urte zituela. Juan Jose P.M Urruzuno Kooperatibako presidente izan zen Ikastola berriaren eraikuntza garaian. Berari tokatu zitzaion Aubixa martxan jartzea ere. Bere lan handia Ikastola Elgoibarko gurasoen lehen aukera izateko helburuarekin burutu zuen, eta garai hartan egindako lanaren testigantzak gure oroimenean dihardute. Goian bego Juan Jose Araolaza.
2024-04-12
Aste honetan LH5.mailako ikasle taldea Kultur Etxeko Sotoan izan da “Teilatupean” bertso ikuskizun musikatuaz gozatzen, "GU ere bertsotan" programaren barruan. Bertan, Uxue Alberdiren eta Amets Arzallusen bertsoetatik abituta, etxearen irudia ardatz harturik hainbat gai jorratu dituzte Maite Aizpuruak eta Uxue Alkortak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna… Ahozkotasuna landuz ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute ikasleek.