Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere irteera mikologikoa antolatu dugu. Azaroaren 5ean perretxikoen mundua ezagutzeko aukera izango dugu.

Atzerrian frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko bekak 2018ko udan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. (EHAA 2017ko urriaren 4ko agindua). 

Abian da 2017-2018ko ERRIGORAren kanpaina. Kanpaina urriaren 26an hasiko da eta eskaerak jasotzeko azken eguna azazoaren 14an izango da.

Txartelak (4 euro jokatzen dira eta euro 1 Ikastolarako) erosi nahi duzuen guztiok Ikastolako bulegotik pasa zaitezkete edo gelatako guraso ordezkariei eska diezaikezue.

Urriaren 23an, Kultur Etxeko hitzaldi gelan (2. solairuan) Naiara Mandalunizek "Mindfulness Gurasoentzako" hitzaldia eskainiko du. 

Urriaren 1ean haurren lehenengo mendi irteera izan genuen. Hurrengo irteera azaroaren 5ean izango da. Irteera mikologikoa egingo dugu.

 

Irailaren 29an, KiVa eguna ospatu genuen. Ekitaldia erdiko aretoan egin zen. "Gure ikastolan jazarpenik ez". Argazkiak ikusgai.

Urriak 1erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Arantzazutik Aloña tontorrera.

2017-18 ikasturteko bilerak Irailaren 26tik urriaren 5era bitartean izango dira.Sarrera DBH-ko ikasleak sartzen diren aldetik (pistetako eskailera metalikoetatik) egingo da.

Dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 18tik urriaren 18ra bitartean izango da. Hezkuntza sailak, bekak eskatzeko 3 modu eskaintzen ditu. 

Morkaiko M.E-ak Herri Eskolako eta Ikastolako guraso elkarteekin elkarlanean 2017-18 ikasturterako mendi-irteeren egutegia antolatu dute.

2017an jaiotako haurren matrikulazio-aldia zabalik irailaren 18tik 29ra, azarotik otsailera bitartean hasiko diren haurrentzat.

Orriak