Haurtzaindegiko telefono zenbakia: 688 89 66 33 

Elgoibar Ikastola osatzen dugun guztion izenean gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizuegu.

Kaleratu da Guraso Kontseiluaren 19.albiste buletina. Euskararen eguna, Gabon Zahar txosna, GKOB-ko lan-taldeak, mendi irteera...

Abenduaren16an, Elgoibarko MUFOMI (Fosil eta Mineral Museoa) eta Erreplika Prehistorikoen Museoen ate irekien eguna ospatuko da. Morkaiko-Leizarpe Espeologia taldearen eskutik museoa bisitatzeko aukera izango dugu.

Abenduaren 1ean ospatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna. Egun guztian zehar ekintza derberdinak burutu genituen. Argazkiak ikusgai.

Abenduaren 3an, haurren mendi irteera izan genuen: Elgoibartik Soraluzera. Kalegoen Plazatik 20 haur eta beste horrenbeste nagusi Plaentxi aldera abiatu ginen.

Ostiral honetan ospatuko dugu gure ikastolan Euskararen Nazioarteko Eguna. Urtero bezala, ekintza batzuen inguruan igaroko dugu eguna: Argitxoren antzerkia, pregoia, jolasak...

Abenduak 3rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Elgoibartik-Soraluzera.

Iparraldeko ikastolek urtero kaleratzen duten Seaskako egutegia ikastolako bulegoan egongo dira eskuragarri, 4€tan. Jasoko den dirua Iparraldeko eta Nafarroako ikastolentzat izango da. 

Kaleratu da Guraso Kontseiluaren 18. albiste buletina. Guraso formakuntza, arropa-bilketa, euskararen eguna, GKOB berria...

Azaroaren 5ean, Karakate elkarteko lagunekin elkarlanean antolatuta, irteera mikologikoa izan genuen.

 

Azaroaren 9an eta 16an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxeko Sotoan (beheko solairuan) "Jolasaren Garrantzia Umearen Garapenean" hitzaldia eskainiko da.

Orriak