Urtarrilak 20rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: MoruIrteera honekin, mendizaletasuna eta ondarea uztartuko dira.

Elgoibar Ikastolako Gabonetako loterian botatakoa jasotzea egokitu da. Kobratzeko ikastolara bertara jo behar da, urtarrilaren 31a baino lehen

HH 0 (2018an eta 2019an jaiotakoak), otsailetik ekainera hasteko, matrikulazio aldia zabalik urtarrilaren 14tik 25era. Ordutegi zabala: 7:30-19:30. Jai-zubietan eta oporretan irekita.

Elgoibar Ikastola osatzen dugun guztion izenean Gabon Zoriontsuak eta urte berri ezin hobea opa dizuegu. Bulegoa abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean itxita egongo da.(Haurtzaindegiko telefonoa: 688 896 633) 

Abenduaren 16an Zumaia-Zarautz mendi irteera izan genuen.Eguna erabat goibel esnatu zitzaigun.Hamar;haur eta beste horrenbeste nagusik trena hartu eta Zumaiara joan  ginen. Hurrengo mendi irteera urtarrilaren 20an izango da: Moru.

 

Abenduak 16rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako guraso elkarteekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia-Zarautz. Oraingoan kosta aldera joango gara. 

Abenduaren 3an ospatutako Euskararen Nazioarteko Eguna laburtzen duen bideo labur bat egin da. Bertan egunean zehar bizitako momenturik garrantzitsuenak jaso dira. Bideoa ikusteko klikatu hemen.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Ekintzaz beteriko eguna izan zen. Argazkiak ikusgai daude. DBH 3. mailako ikasle talde bat kazetari lanetan ibili zen egunean zehar. Informazio guztia Euskaraz biziko blog-ean.

Emakumeen kontrako indarkeriaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu dute gure ikasleek. Astean zehar ipuin kontaketak, irudi bilketak, laburmetraiak... erabili ditzte hausnarketarako. HHtik DBHra bitartean egindako lanak erdiko aretoan jarri dituzte ikusgai. Argazkiak ikusgai.

Azaroaren 22an, osteguna, Zezilia Deunaren eguna dela eta, Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak goizeko 8:30ean Kalegoen Plazan elkartuko dira (bakoitzak bere instrumentua eraman beharko du). Bertatik kalejiran ikastolaraino etorriko dira.

Atzerrian frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko bekak 2018ko udan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat (EHAA 2018ko urriaren 31ko agindua). Eskaera epea: azaroaren 16tik abenduaren 17ra arte (idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen).

Ainhoa Lendinez eta Mayi Mujika mendi lasterkariak izan ditugu gure artean. Eskola kirolean hasi zirenetik gaur egun arte izan duten kirol ibilbidea azaldu digute, eta hainbat alderdi lantzeko aukera izan dugu. Argazkiak ikusgai.

Orriak