argazkia

Astelehenean, hilak 24, "Ume Bat Euro Bat" kanpaina martxan ipintzeko MISKI GKEko Genma Agirregomezkorta egon da DBH 1. mailako ikasleekin.

argitxo

Taupada Antzerki taldeko lokalera ate-joka iritsi da EUSKARAZ BIZI NAHI DUEN "Argitxo Iratxoa", Euskararen Eguna Elgoibarko lagunekin ospatu nahi duela esanez.

otarrea

Eskerrik asko Errigorako otarreak erosi dituzuen guztioi! Otarreak ikastolako bulegoan jaso ditzakezue azaroaren 27tik aurrera.

ARGAZKIA

Azaroaren 12tik 15era, Alaiz Almortza, Ekhi Lopez , Hasier Badiola eta Maria Lasa (Agenda 21eko ikastolako arduraduna, orain arte Cristina Garciak urte hauetan egindako lanaren ordezkaritza hartu duena) Bartzelonako konferentzian hartuko dute parte.

argazkia

Elgoibarko Izarrak azaroaren 28rako IMH-ko Areto Nagusian "Nola eragin haur eta nerabeek euskaraz egin dezaten" jardunaldia antolatu du. Izen-ematea azaroaren 3tik 17ra izango da.

argazkia

Debegesak datorren azaroaren 14an (18:10-19:30) Musika Eskolan "Deskubritu zure pasioa. Nola lortu, nahi duzun bizitza" izeneko trebakuntza saioa antolatu du. Izena emateko, 943 820 110 telefono zenbakian edo ekintzaile@debegesa.com helbide elektronikoan egin daiteke.

BEKAK

Gaur, azaroak 4, ikasteko beken eta laguntzen 2014/2015 ikasturterako zirkularra bidali da. Inprimakiak bulegoan jaso daitezke. Eskabide-orriak aurkezteko epea azaroaren 12an bukatuko da.

kartela

Iazko esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren bigarren urtea.

argazkia

LH 6.mailako gure Ikastolako Kepa Andonegi, Koldo Viña eta Ales Larreategi, Realak aukeratu ondoren, hainbat entrenamenduetan parte hartzen ari dira.

loteria

Elgoibar Ikastolako Gabonetako loteriari jokatutakoa jasotzea egokitu zaio.Bulegoan egingo da diru-banaketa. Epea: urtarrilaren 30a.

urbia

Igande honetan, azaroak 16, Morkaikotik, Ikastola eta Herri Eskolako gurasoekin elkarlanean, Urbiara joateko irteera antolatu da. Autoz Arantzazura joan eta handik oinez Urbiako aterpetxera igoko da.

argazkia

Eratu da 2014-2015 ikasturteko Agenda 21eko Ingurumen Batzordea. Etapa desberdinetako ikasle eta irakasleez gain, administrazioko eta mantenuko langileek ere osatzen dute batzordea.

Orriak