Matrikulazio epea zabalik urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean. Elkarrekin hezkuntza eraldatzen! Zatoz ikastola ezagutzera!

Lehen bideo atal honetan, "Pausoz Pauso" egitasmoaren baitan Elgoibar ikastolako hezkuntza egitasmoa azaltzen du bideoak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 3. maila bitartean.

Morkaikotik urtarrilak 26rako Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute: Arno. Iaz burutu behar genuen mendi irteera zen, baina Kalbarioko bide lanak zirela eta ez genuen egin.

Urtarrilak 20an danborrada ospatu dugu ikastolako haur eta gazteak. Argazkiak Alexian dituzue ikusgai.

Pasa den asteartean Porrotx izan genuen gure artean. DBH 2. mailako ikastalde batek egindako elkarrizketari erantzunez etorri zitzaigun, eta Haur Hezkuntzako haurrekin egoteko aukera ez zuen galdu. Eskerrik asko, Porrotx!

Ikastolako LH 5eko ikasleak eta irakasleak Arotz-Enean izan ziren pasa den astean. Bertan igaro zituzten hiru egun hainbat ekitaldi burutuz. Egonaldian zehar atera zituzten argazkiak ikusgai dituzue Alexian.

Ikastolako espazio berrien aurkezpenekin jarraituz, gune berri baten itxuraldaketarekin gatozkizue; HH2-3 bitartekoen geletarako sarbidea ematen duen Harrera Gunearena, hain zuzen ere. Dakizuen bezala, espazio hau etxetik gelara bitarteko trantsizioa errazteko helburuz sortu da.

2019-20an jaiotako haurren matrikulazio-aldia zabalik izango da urtarrilaren 13tik 24ra bitartean, otsailetik aurrera hasiko diren haurrentzat.  

Gune berrien aurkezpenekin jarraituz, datorren urtarrilaren 9an, osteguna, ikastolako Harrera Gunea aurkeztu nahi genizueke. Beraz, HHko 1, 2 eta 3 urteko haurren geletako guraso ordezkariak gonbidatuta zaudete Harrera Gunean bertan arratsaldeko 6etan ospatuko den aurkezpen bilerara. 

 

Igandean Urnobitzara mendi irteera izan genuen. Oraingoan bai. Oraingoan eguraldia portatu zen eta espero genuen igande goiz pasa ederra burutu genuen. 47 haur eta beste horrenbeste nagusi Madarixatik Urnobitza tontorrera abiatu ginen. Behin gaina lortuta, Urnobitza gainetik Lizundia aldera jo genuen, Arriagara jeisteko. Eguraldiak lagun, bista eta paraje ederrez gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Ikastolako parke berria komunitateri zabalduko zaio abenduaren 17tik aurrera, 16:30etik 17:45era. Denbora tarte horretan familiak izango dira haurren eta espazioaren zainketaren arduradun, beraz, denona eta bakoitzarena izango da espazio hauen erabilera egokia egitearen ardura. HH4koen sarrera eta irteera ere espazio honetatik egingo da abenduaren 17tik aurrera.

DBH 4ko ikasleak ikasbidaia antolatzen ari dira. Horretarako, errifak saltzen ibili dira abenduan zehar, eta baditugu saridunak: 1. sariduna 91 zenbakia da eta ordezkoa 1314 da. SIU fisitoterapian masaje bat da saria. 2. sariduna 1354 zenbakia da eta ordezkoa 33 da. Bigarren horretan Pelegrin eta Alkorta Bakailauak enpresen eskutik janari-sorta da saria. Saridunek urtarrilaren 10era arte dute ikastolara deitzeko.

Orriak