argazkia

Debegesak datorren azaroaren 14an (18:10-19:30) Musika Eskolan "Deskubritu zure pasioa. Nola lortu, nahi duzun bizitza" izeneko trebakuntza saioa antolatu du. Izena emateko, 943 820 110 telefono zenbakian edo ekintzaile@debegesa.com helbide elektronikoan egin daiteke.

BEKAK

Gaur, azaroak 4, ikasteko beken eta laguntzen 2014/2015 ikasturterako zirkularra bidali da. Inprimakiak bulegoan jaso daitezke. Eskabide-orriak aurkezteko epea azaroaren 12an bukatuko da.

kartela

Iazko esperientzian oinarrituta, dagoeneko martxan da ERRIGORA ekimenaren bigarren urtea.

argazkia

LH 6.mailako gure Ikastolako Kepa Andonegi, Koldo Viña eta Ales Larreategi, Realak aukeratu ondoren, hainbat entrenamenduetan parte hartzen ari dira.

loteria

Elgoibar Ikastolako Gabonetako loteriari jokatutakoa jasotzea egokitu zaio.Bulegoan egingo da diru-banaketa. Epea: urtarrilaren 30a.

urbia

Igande honetan, azaroak 16, Morkaikotik, Ikastola eta Herri Eskolako gurasoekin elkarlanean, Urbiara joateko irteera antolatu da. Autoz Arantzazura joan eta handik oinez Urbiako aterpetxera igoko da.

argazkia

Eratu da 2014-2015 ikasturteko Agenda 21eko Ingurumen Batzordea. Etapa desberdinetako ikasle eta irakasleez gain, administrazioko eta mantenuko langileek ere osatzen dute batzordea.

argazkia

GURE ZOZKETA: 30.293 (ordezkoa: 74.707)
AUTO ZOZKETA: 16.892 (ordezkoa: 16.432)
KARIBERA BIDAIA:16.892
(errifa aurkezteko epea azaroaren 6 artekoa izango da)

ARGAZKIA

Bilerak egingo diren geletara sartzeko ohiko sarreraren ondoan dauden eskailera metalikoetatik egingo da. HH-ko bilerak 18:30ean hasiko dira; LH eta DBH-koak aldiz, 19:00etan.

argazkia

Orioko antolatzaileek bolondres falta dute, batez ere, zirkuitu eta trafiko arloetan. Laguntza eman nahi baduzu lehenbailehen jakinarazi kilometroak14@ikastola.net helbidean.

FIE argazkia

LH 5. mailan irailaren 15etik 26ra ingelesa izango dute ikasgai bakar “Explorers 1” programaren bitartez. Goizez arituko diren bi aste hauetan, jatorriz natiboak diren ingeles-irakasleekin arituko dira.

kartela

HH0, 2013an eta 2014an jaiotakoentzat azarotik otsailera hasteko matrikula epea zabalik irailaren 15etik 26ra.

Orriak