kiloaren kanpaina

Elgoibarko Caritasi laguntzera gonbidatzen zaituztegu, elkartasuna gure herrian bertan aplikatuz: Parte hartu nahi duzuenok, ekar itzazue alferrik galtzen ez den janaritik kilo bat edo norbere garbitasuneko elementuak.

Elgoibar Ikastola osatzen dugun guztion izenean gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizuegu.

taldeko argazkia

Abenduaren 13an, Ikastola eta Herri Eskolako haurrekin mendi irteera izan genuen Ziardamendi mendira. Eguraldi bikaina genuela, 60 bat haur eta nagusik mendi buelta eder bat burutu genuen.

Ostiral honetan Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira ikastolara. Beraiekin batera gabon kantak abestuko ditugu. Egunari bukaera emateko, postal lehiketaren sari-banaketa izango dugu.

ziardamendi

Abenduak 13rako Morkaikotik, Ikastola eta Herri Eskolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Ziardamendi.

argazkia

Eskola egutegiaren osagarria den zerbitzua eskaintzen dizuegu Haur Hezkuntzako 2-3-4-5 eta LH 1-2. mailetako ikasleentzat.

errezeta

Ikastolako Guraso Kontseiluko Euskara taldeak ere, Euskararen Egunerako errezeta goxo-goxoa prestatu du: Euskara gehiago erabiltzeko eta gozatzeko aparteko errezeta! On egin! Eta badakizue...euskara BIZIA DELAKO!

ARGAZKIA

Datorren ostegunean, hilak 3, Euskararen Eguna ospatuko dugu ikastolan. Ekintzaz betetako eguna izango dugu. Euskara, BIZIA DELAKO!

egutegiak

Seaskako egutegiak bulegoan salgai (4€).

txartela

Sariaren irabazlerik ez da oraindik agertu. Lehen zenbakia (51.855) zen, zenbaki horrek ordea saria jasotzeko aukera galdu du, izan ere, hura eskatzeko epea azaroaren 5ean iraungi zen. Ondorioz, orain, balekoa dena bigarrena da: 2.689.

kartela

Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta, LOMCEri ezetz esateko eta hezkuntza eredu propioaren alde egiteko mobilizazio eguna izango da azaroaren 28a. Ikastolen Elkarteak bat egin du mobilizazio hauekin.

Agenda 21eko kideak

Azaroak 21ean, larunbata, Kontsumo Iraunkorraren 2. Eskuko Merkatua ospatuko da. LH5, LH6 eta DBHko ikasleek hartuko dute parte. Ekimen honen helburua, kontsumo jasangarria bultzatzea da.

Orriak