Martxoaren 12an XIX. Pilota Eguna ospatuko dugu. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, ikastolako frontoian ospatuko da.

Martxoaren 1etik aurrera, Ikastolen Elkarteko 2016 Udako Aisialdi eskaintza izen ematea irekiko da.

 

eskolarteko txapelketaren kartela

Martxoaren 11an Elgoibar Ikastolan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari dagokion bosgarren kanporaketa ospatuko da. Aurtengo edizioa berezia izango da, izan ere, arratsaldeko 14:30ean emango zaio hasiera bat-bateko saio didaktikoarekin. 

Ikastolako kirol kamiseta bat salmentara ateratzeko lanean ari gara guraso kontseilutik (taila guztietan). Kamisetak bozka batez aukeratutako kolore bakarrekoak izango dira.

Otsailak 11-ean “Goazen Supermerkatura” ekintza burutu zen Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleekin, kontsumo jasangarria eta elikadura osasuntsua bultzatuz.

Eskertza kartela

Eskerrik asko, gurean izena eman duzuen guztioi! Ikastolan denok gara gu!

Santa Agedako argazkia

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. HH 04-05 urteko haurrak, 15:15ean Gabriel Krutzelaegi kalean hasi (Ludoteka parean) eta ikastolaraino joango dira santa eskean. Bertan LHko ikasleekin batera abestu eta gero, gelara itzuliko dira.

Besaide

Urtarrilak 31rako Morkaikotik, Ikastolako eta Herri Eskola gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Besaide.

2. kartela

2016-17 ikasturterako, HH2tik gora, izena emateko epea irekita, urtarrilaren 25etik otsailaren 5era.

KARTELA

Karabana honek saharar herriari eman diezaiokeen laguntza humanitario txiki bat baino ez da. Laguntza eman nahi duenak BMn eta EROSKIn horretarako propio jarrita dauden karroetan janaria eramatea besterik ez dauka. Anima gaitezen!

Orriak