Covid-19 koronabirusak eragindako gertakarien aurrean, Elgoibar Ikastolak lanean jarraitzen du ezohiko egoera honek eragindako edozein gertaera zein aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartuz eta baita horien berri emanez ere. Hemen dituzue Hezkuntza Sailak bidalitako azken jakinarazpenak.

 

Eskola-jardun presentzialaren etena abisu bat eman arte luzatu ondoren, Elgoibar Ikastolak, aurreko egunetan bezala, martxan jarraitzen duela gogorarazi nahi dizue, harreman telematikoa (edo telefonikoa) mantenduz eta bere baliabideak on line denon eskura jarrita. Egunero guraso-ikasle zerbitzutara irekita egongo gara.

Eskerrik asko, guztioi egiten ari zareten ahaleginagatik

 

Inguruko hornitzaile eta produktuari bultzada eman eta kalitatezko lehengaiak kontsumitzeko beste apustu bat egin dugu oraingoan ere, Errezilgo Ezama baserrian ekoiztutako esne eta jogurtak eskeiniz. Gainera, esnea eta jogurtak marmita eta ontzi handietan ekartzen dituztenez, jogurt poto eta esne ontzien kontsumoa izugarri murriztuko dugu jangelan.

Martxoak 15erako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zelatun-Hernio. Autoz Errezil eta Bidania artean dagoen Trintxera benta zaharrera joango gara. Hango parkinean autoa utzi eta Zelatunera dihoan bidae hartuko dugu. Animatu zaitezte!!

Ikastolako LH5. mailako Agenda 21eko ikasle arduradunak Kultur etxean ospatu den bilera teknikoan izan ziren ostegun honetan. Bertan, aurtengo gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera izan zuten, hau da, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aholkuei jarraituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren ondorioz, jakinarazten zaizue hurrengo larunbaterako antolatuta geneukan Pilota Eguneko programazioa bertan behera geratuko dela.

Ostiralean zehar ospatu dugu ikastolan aurtengo emakumeen nazioarteko eguna. Horretarako, bi gune more egokitu dira, bata HH eta LHkoentzako teknologia gela aurrean, eta bestea, goiko pisuan, DBHkoentzako. 

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XII. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH, Meka Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean. Irudian, DBH 3koak IMHn.

Ikastolako HHko eta LHko haurrak Inauterietako Kalejiran izan ditugu Ikastolatik plazara bitartean herriko kaleetan zehar. Urtero bezala, Zanpantzarrak, Bolantak, Txatxoak, Joaldunak, Kotilungorriak eta Mamoxarroak ez dira falta izan, Hartzarekin batera.

Eguneko Zentroaren eta Ikastolaren arteko elkarlanari jarraipena emanez, inauterietako entsegu orokorra ikustera etorri zaizkigu ikastolara bertako kide batzuk. Arratsalde ederra pasatu dugu elkarrekin!  

Eguneko asmoa Urregarai igotzea bazen ere, Morkaikok antolatutako igandeko mendi irteeran ibilbidea aldatzea erabaki zen goietan haize haundia zela eta. Mendi irteera Elgoibarren, Azkarateko bide zaharretik abiatu eta Urruzunon barrena atzera bueltatuz burutu zen. Datorren irteera, martxoak 15ean, Herniora izango da.

LH2ko ikasleek eta irakasleek Pasaiara txangoa egin zuten ostiralean. Albaola faktoria bisitatu ostean, Oriora joan ziren bertan bazkaldu eta eguna bertan amaitzera.

Orriak