Adierazpen motriza ekintza jarriko du martxan Elgoibar Ikastolak maiatzak 6tik 31ra bitartean. Jardun hau HH03ko eta HH04ko ikasleei zuzendua egongo da.

Apirilaren 29rarte bulegoa itxita egongo da. Haurtzaindegiko telefono zenbakia: 688 89 66 33 

Aurreko ostiralean, apirilaren 5ean, DBH1eko ikasleek Antton Kazabon euskal idazlearen bisita izan zuten.

Ikastolaren eta batez ere parte hartu duten korrikalari guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu joan den igandean ospatutako XXVI. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen lagundu duzuen guztioi.

Apirilak 14rako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera egongo da Aloñara

Martxoaren 25 eta 27an DBH3ko ikasleek Rosa Huertas eta Marinella Terzi idazleen literaturaren inguruko azalpenak jaso zituzten.

Eskualdean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika landu eta garatzeko Debabarrena STEM proiektua martxan jarri berri da. Bertan, Elgoibar Ikastolak parte hartu du irakasle eta ikasle desberdinekin.

XXVI. J.Gurrutxaga Krosa ospatuko da apirilaren 7an goizeko 10:30etatik aurrera. Mendaro eta Elgoibarko ikastetxe desberdinetako haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, adin eta luzera desberdinetako 13 lasterketetan.

Martxoaren 28tik apirilaren 4ra arte erakusketa berezi bat izango dugu ikastolan Ane San Martin ikasle ohiaren eskutik. DBH3ko ikasleei berak egindako ibilbidea azaltzeaz gain, bere teknika eta inspirazioaren berri emango die.

LH1.mailako ikasleek txalaparta instrumentua ezagutu dute. Ezagutzeaz gain musika tresna hau jotzeko aukera ere izan dute eta oso gustura aritu dira! 

Martxoaren 28rako gurasoei zuzendutako "Nola sustatu familiatik, berdinkideen arteko harremanetan errespetua" hitzaldia eskainiko da arratsaldeko 18:00etan (elebietan) Kultur Etxeko Hitzaldi gelan. Hizlaria Idoia Apaolaza izango da.

Aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira. Izen-ematea martxoaren 22an bukatuko da. Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da. 

Orriak