Agenda 21

         ESKOLA AGENDA 21

 

 

Helburu orokorra: Elgoibar Ikastola eredu jasangarrirantz bideratzea.

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da. Ikastetxearen konpromisoa eta udal konpromisoa eskatzen ditu.

Hiru esparrutan lantzen da:

  1. Ikastetxean (kudeaketa)

  2. Programazioetan (Curriculuma)

  3. Herri mailan (Komunitatean)

Gure ikastolan, Eskola Agenda 21, HHtik DBHra lantzen dugu.

AGENDA 21eko 2016-17 ikasturteko helburuak:

  1. Eskola jasangarri errekonozimendua berritzea.

  2. Zarata gutxitzeko ekintzak gehitzea.

  3. Birziklapen arduratsua bultzatzea.

  4. Baratzaren proiektuarekin jarraitzea eta indartzea.

  5. Elikadura osasuntsua bultzatzeko ekintzak gehitzea.

Honetaz gain, Ingurugelatik bultzatuta, ikastetxean eta herri mailan landuko dugun gaia, bigarren urtez, “BIODIBERTSITATEA” izango  da, gure inguruko “GEODIBERTSITATEA” ere aztertuz.

Eskola Iraunkorraren aitortza dugunez, IRAES sarean parte hartzen dugu, bertan lan desberdinak egiten: eskolako konferentziak, Euskadikoa, Estatu mailakoa. Horretarako, urtero IRAES talde berri bat osatzen dugu (LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleekin) eta arlo honetan egin den lanari esker, urtero Euskadiko konferentzian gure ikastetxeko ikasleak parte hartzen dute.

Erreferentziazko dokumentuak kontsultatzeko, klikatu hemen.