Matrikulatzeko Lehentasuna

 
MATRIKULATZEKO LEHENTASUNA
 
 

 

Irizpideak eta baremoa

Eskola postua eskatzen dutenak dauden postuak baino gehiago direnean, Eusko Jaurlaritzeran martxoaren 4ko 35/2008 dekretua aplikatu behar da. Baremazio honen arabera egingo da:
 

-

Famillia-unitatearen urteko errenta (Kontzeptu metagarriak .Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 3 puntu).

 

1,5 puntu, urtean 42.000€tik behera irabaziz gero (errenta aitorpena ekarri behar da).

 

Aurreko puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko semeko/alabako : 0,25 puntu.

-

Bizilekuaren hurbiltasuna (Kontzeptu ez metagarriak.. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 5 puntu).

 

5 puntu, ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik (Elgoibarko auzokide guztiak 
puntuaketa berdina dute).

 

2 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eremuan lantokia izateagatik.( Puntu hauek ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken puntuekin).

-

Ikastetxean ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (Kontzeptu ez metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 9 puntu).

 

9 puntu, ikastetxean anai-arrebaren bat izateagatik

 

7 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik.

-

Beste irizpide batzuk ( Kontzeptu metagarriak)
  Puntu 1, maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik
  1,5 puntu ,maila bereziko familia ugariko kide izateagatik.
  Minusbaliotasunagatik (kontzeptu honegatik gehienezko puntuazioa: 2 puntu)
  - Ikasle eskatzailearena: 2 puntu.
  - Aitarena,amarena,legezko tutorearena edo anai/arrebaren batena: puntu 1.

-

1 puntu, ikastetxeko kooperatibaren bazkideen seme-alaben alde.

-

2 puntu, ikastetxearen ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpidearen alde. (Organo Gorenaren 2011-12-19an erabakia)
  Puntu 1, ikasle ohien seme-alabak izateagatik, eta
  Puntu 1, ikastolako bazkidearen seme-alaben alde

(Dokumentua deskargatu)