Haur Hezkuntza

 
HAUR HEZKUNTZA
 
 

 

 

   Etaparen ezaugarriak
 

 

-

Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura handia dutelarik

-

Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia pertsonala, ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa) eta komunikazioa eta errepresentazioa

-

Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen ahalbideetan konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du helburu

-

Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-ezagutzetatik abiatzen gara. Manipulazioaren, jokoaren eta esperimentazioaren bitartez, haurren ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei lehentasuna emanez

-

Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4 urterekin, ingelesaren lanketan ere hasten dira

-

Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten ikasleentzat

 

 

   Jakingarriak
 
Egutegiak - Osasun gida - HH0-1rako haurren onartze-arauak eta irizpideak 

   Haur Hezkuntza
 
Heziketa egokiaren oinarriak 

   Zerbitzuak
 
Jangela - Haur zainketa edo luzakina